*****
Ohar bibliografikoa
Gida honen oinarria Siruela argitaletxeak argitara emandako Luis Cernudaren "Obra completa" liburua da, Derek Harris eta Luis Maristany-k apailatutakoa. Lehen atalean gure liburutegian eskuragarri diren Luis Cernudaren obren zerrenda ematen dugu (artikuluak izan ezik) genero edo gaika sailkatuta eta horietako bakoitzaren barruan jatorrizko argitalpen dataren arabera antolatuta. Bigarren atalean beste egile batzuk Cernudari buruz egin dituzten azterketak aipatzen ditugu eta, hirugarrenean, omenezko erakusketak, guztiak gure liburutegian kontsulta daitezkeenak. Kontuan eduki behar da, bada, bibliografia hau zabalkundea emateko gogoz dagoela eginda eta ez gaia agortzeko asmoz. Aipamen bibliografikoen transkripzioa eta aurkezpena liburutegi arauei jarraiki egina da.